Basoitxi

Gaur egun ezagutzen dugun basoa duela ehun urte inguru auzolanez egindako damero moduko landaketaren ondorioa da; pinu eta haritz amerikarren landaketa. Zaintzaile bat egoten zen Basoitixin gau eta egun, ladriluzko txabola batean. Hala ere, tentu handiz zaintzen zen arren, aldi pare batez erre egin zen Basoitxi zati bat. 

Altsasuko zaharrek dioetenez izan zaharra euskalduna da, ondorengoa, Montecerrao, erdal itzulpena dugu.

Txanponazpi: Basoitxiko landaketa egin aurretik haritz eta gaztainondo itzelak zeuden paraje honetan, horren handiak ziren zein XIX. mendearen hasieran Frantizako soldaduen harrapekten beldur zenbait altsasuarrek gordetu zituztela txanponak haritz zahar hietako enbor zuloetan. Haritz haiek bota zituztenean agertu omen ziren txanponak. Ohar historikoa: Konbentzio gerran (1793-179) frantsesek Nafarroako ipar aldea hartua zuten eta 1795. urtean Altsasun ahal izan zuten guztia harrapatu zuten. Independentzi gerran, 1813an, Gasteizko batailatik ihesean soldadu frantsesek berriro ere Altsasu txikitu zuten. (Toponimia Ibilbideak II)

90. hamarkada dameroko zati bateko zuhaitz moztu zituzten eta Nafarroako hainbat udalek emandako zuhaitzak landatu zituzten. OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Utzi iruzkina