Haltzak

Haltzak bihotzik ez duela esaten du abestiak. Horri kaso egingo bagenio Altsasun bihotz gabeko izaki asko egongo lirateke. Guk, ordea, beste abesti bat egin beharko genuke, hatzen ugaritasunari buruzkoa.

Altsasuko izenak bere erroan eramaten du haltzaren esanahia. Gure herriaren izen toponimikoak jasotzen du bertan dagoen ezaugarria: haltz asko daudela, ugaritasuna adierazten omen du -tsu adizkiak. Haltz+tsu. Hau da, haltz asko dagoen lurraldea omen da adituen erabera Altsasuren adiera.

Altsasu zeharkatzen duen ibaiak ere zuhaitz mota honen erroa eramaten du bera baitan: Altzania. Aitzkorri mendikateko San Adrian tunelpean jaiotzen da Altzania. Ibaian luzeran, esker-eskubian, haltzek babesten dute bere emaria. Altzania ibai bazterreko haltz adarraIMG_20140602_190912

Utzi iruzkina