Basolanak

Argi dago gure herrian basolanek garrantzia handia izan dutela. Bestela ez genuke izango dugun baso inguru paregabea.

Herritarren bizi-iraupenerako ezinbestekoa zen: “Basoak zuen garrantzia apartekoa dugu ekonomia baliabide moduan. Bertatik jasotzen zituzten etxegintza eta salerosketarako haritzaren zura: sua eta egurrikatza egiteko egurra; abereen kamak eta ongarria egiteko orbela; ganaduak eta gizakiak elikatzeko gaztaina eta ezkurrak; eta bestelako fruitu eta hainbat sendabelar.

1563. urteko Burunda Bailarako Unibertsitakoa Ordenantzetan, erkidego edo komunitatearen baliabideak ia XVIII. mendera arte zuzendu diuen legeak bidluak daude. Aparteko arreta joastzen dute bertan orduko burundarren ekonomiaren euskarri ziren larren erabilpenak, basoaren ustiaketak, eta soroenak”. (Altsasu-Alsasua liburutik).

Auzolanak: Urte baten buruan herriko familia bakoitzak sei auzolan egin behar zituen. Baso landaketa, bideak konpondu, mugak zaindu, erraka eta ibaien garbiketa… dermioa ondo zaintzen zuten. Lanaldia luzea zen, baina ongi pasatzeko aukera ere bazegoen. Goizean gogotik lan egiten zen, baina gosaria eta gero, ardoa banatzarekin batera zaharrenak kontu kontari hasten ziren. Auzolanera agertzen ez zenari isuna jartzen zioten. Basoitxin eta Txanponazpin bana mintegi zegoen.  (Toponimia ibilaldiak II).

IMG_20140608_204258

Diotenez Altsasun hainbat mintegi (mintei) zeuden: Kostakosoin mintegi bat zegoen, beste bat Gurdilazen, beste bat Aranian, beste bat Usolarrainen, beste bat Txanponazpin… Mintegietatik basoa berritzeko landare zuhaitzak ateratzen zituzten.

Utzi iruzkina