Haritz eroria bidean

aritz amerikarra eroria

Dantzalekuko senda moztuta dago udazkenaz geroztik. Haritz amerikar bat erori da, eta oinezkoen senda oztopatzen du, baina, ez pentsa oinezkoendako oztopo gaindiezina denik. Bi aukera ditu hortik pasatzen denak: gainetik pasatu edo zeharkatu.

Azken urteotan etxeetarako egur loteak Dantzalekutik ateratzen dituzte. Haritz batzuk bota eta besteak bere horretan uzten dituzte, baina horrenbeste urtetan elkarren ondoran egondako haritz basoan aldaketak sortarazi du horrek. Haritz amerikar horrek akaso ondoan izan dituen zuhaitzak behar zituen bere horretan bizirauteko? Ez dakigu, baina gertakariaren berri emateaz gain iradokizun bat egin nahi dugu: datorren urteko egur loteetan banatu daiteke eroritako haritz hori, ezta? Udal langile eta basozainendako iradokizuna.

Festen atarian hau ezustea!

 

 

 

ATT_1441819139959_IMG_20150909_174953Itsusiagoa dago udaletxeko lorategia gaur eguerdiaz geroztik. Itsusiago Altsasuko herria ere bai. Etxajua botatzeko 2 egun falta dira eta jo eta fuego ari dira udaletxe aurreko lorategiko zuhaitzak kimatzen. Azkeneko urteotan ohitura izan da kimaketa handia egitea festen bezperan baina gaurkoa gehiegi izan da: lorategiaren erdigunean kokatuta zegoen 50 cm lodiera baino handiagoko haritz amerikarra moztu dute.

Hau pena: herri honetan ez dago txoko ederrik izateko modurik! Zuhaitzak handitzen direnean edozein aitzakia ona da enborra mozteko!

Uste genuen ikasgai ikasia egonen zela baina ez da horrela izan. Beltzez janztera animatzen kohete egunean??

Naturak berreskuratu?

IMG_20140627_184058Soro eta larre zabala izandako lekuan eskola bat eraiki zuten: Marcelino, Navarro Villoslada… hainbat izen eta izana. Udal haurtzaindegia ere hartu nahi zuen leku horrek eta horren lanak hasi ziren. Urte batzuen buruan lan horiek eten dituzte. Natura, ordea, ari da bere lana egiten eta porlana zegoen lekuan berdea ari da loratzen.

Trasmocho hautsia

IMG_20140908_181432Sanpedrotik Altsasu aldera doan bidearen bazterrean moztutako pago bat dago. Lepatutako pagoari asko hazi zitzaizkion adarrak eta urtetan inork kimatu ez dizkionez 2014 uda-udazkenean hautsi zaio enbor zatia.

Ohitura gizakiak gara eta landareekin ere gauza bera gertatzen da. Urtetan lepatutako zuahitza horretara zegoen ohituta eta kima faltak sortu zion desoreka. Oreka berria berreskuratu du trasmocho zaharrak.

Panpa-lezka

Cortaderia selloanaAltsasuko zenbait bazterretan ere ikus dezakegu Hego Amerikako landare inbaditzaile hori. Baratzetan nahita jarrita batzuetan eta herriko zenbait bazterretan berez sortuta.
Izen zientifikoa: Cortaderia selloana da.
Uztailetik urrira arte loratzen da. Hazi asko botazen ditu eta haizeak barreiatzen ditu handik eta hemendik. Bertako loredirarekin konpetitzen du eta kentzeko zaila da. Kantauri isualdean eta Nafarroan nonahi ikus daitezke, bereziki ibai bazterretan.

IMG_20141030_134915Ezkerreko landarea Lakuntzako Mankomuninitatearen lorategian dago. Badirudi handi plumak mozten dizkiotela. Ideia ona izango da haziak ez barreiatzeko.

IMG_20141114_174218Ibarmusu aldean landatu gabe berez hazi den landare bat dago.

Marka gorriak

IMG_20140608_204556Usolarrainen paseo bat emanez gero ikusiko duzu haritz amerikar asko eta askok marka gorri bat dutela. Horien azken negua igaro da; ez dute berriz elurrik ikusiko.

Gure etxeak berotu nahi ditugu baina baso osasuntsuak ere nahi ditugu; ez lautada huts eta soilak. Batzutan ematen du ez garela konsziente. Gai izango ote gara gure bilobei orain ditugun basoak oinordetzan uzteko?

IMG_20140608_204224

Altzania ibaiko bazterrak

Altzania ibaiko bazterrak

Altzaz inguraturik dago Altzania ibaia. San Adriango tunelpean du sorburua Altzania errekatxoak. Urdalurrera iritsi aurretik altzaz jantzita ditu bere bazterrak. Altsasun ere altzek laguntzen diote bere ibilbidean. Aita Barandiaran zaharren egoitzaren sarrera ondoan haltz ederrak daude. Haien itzalpean gustora-gustora egoten da.

IMG_20140602_192156